HERNANIKO bi talde nagusiek irabazi egin zuten atzo Zubipen. Gorengoen mailako taldeak 1-0 irabazi zuen Mondragonen aurkako partidu estuan. Tentsio haundiko partidua izan zen, bi taldeek ere golak sartzeko aukerak izan baitzituzten, behin baino gehiagotan. Azkenean, bigarren zatiaren 15garren minutu aldera Hernanik garaipenaren gola lortu zuen. Gola korner batean sartu zuen Portillok. Garaipen honi esker Hernanik gora egin du sailkapenean. Partidua irabazi aurretik 11garren postuan zijoan eta Mondragon 10garrenean. Orain Hernani 7garren postuan dijoa eta Mondragon 12garrenean. Hala ere beste taldeek asteburuan lortzen dituzten emaitzek panorama alda dezakete.
Bi jokalari berreskuratu
Hernanik bi jokalari berreskuratu ditu, lehen ere Hernanin jokatzen zutenak. Alde batetik, Beasainen jokatzen ari zen Iñigo Rincon, eta bestetik, Ath. Bilbao taldean ari zen Gorka Kijera.
Hernaniren asmoa da pixkanaka-pixkanaka taldea indartzen joatea.
Emakumezkoen Ligan
Hernani Igoera Fasean
Emakumezkoen Ligan Hernanik 4 eta 0 irabazi zuen Intxaurdiren kontra. Hernani jaun eta jabe izan zen atzo Zubipen eta arazorik gabe irabazi zuen. Golak Ane Crespok (2), Oihanek eta Jonek sartu zituzten.
Garaipen honekin Hernani sailkapeneko hirugarren postua bere egitea lortu du, eta beste taldeen emaitzen arabera bigarren postua ere lor dezake. Hori dela eta Igoera Fasea jokatuko duela ziurra da. Fasea Gabonen ondoren hasiko dute eta lehendabizi Gipuzkoako Taldeen artean jokatu beharko dute. Sailkatzen diren taldeek Bizkaia eta Arabako talde onenak izango dituzte aurrean.