Dobera eta Kronikako bazkideei hil honetan ari zaizkie kuotak kobratzen. Laguntza helbideratu gabe dutenek honako kontu korronteetan egin dezakete ingresoa: 2101 0041 01 0010968048 edo 3035 0025 84 0250077672. Bazkide egin nahi izanez gero Kronika edo Doberarekin harremanetan jarri behar da 943 33 27 99/943 33 08 99 telefonoen bidez. Edo mezu bat bidali dobera@dobera.com helbidera. Larramendi 11ko bulegora ere jo daiteke. Kuotak urteko 35 eurokoak izaten dira, gutxienez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!