Hamalau bikote lehian gaur, 15. Gazteen Dantza Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abenduaren 7a

GAZTEEN Dantza Txapelketaren bueltan Gipuzkoako 14 dantza bikote izango dira gaur Hernanin, tartean Hernaniko Suharri Rodriguez eta Maria Saavedra. Dantza txapelketa Hernaniko Kriskitiña dantza taldeak antolatu du eta eguerdiko 12:00etan hasiko da: euririk ari ez badu Plaza Berrin, eta euria ari badu, Sandiusterriko aretoan. Hernanik bikoteaz gain, Azpeitia, Errenteri, Orio, Lazkao, Pasaia, Donosti eta Lezoko bikoteek hartuko dute parte txapelketan, denek ere 15 urte baino gutxiago dituzte. Bikote bakoitzak arin arin eta fandango bat dantzatu beharko dituzte, garai bateko euskal jantziak soinean. Piezak Beñat Luluagak eta Markos Landak joko dituzte trikitixarekin. Epaileak Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!