UDALAK eta Berriak elkarteak 2009an kanpaina berri bat jarri nahi dute martxan. Kanpainaren helburua da plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea eta 2010ean plastikozko poltsak kobratzen hastea herriko dendetan. Kanpainan parte hartzera animatzen diren dendetan behin eta berriro erabiltzeko poltsak banatuko ditu Udalak, eta dendek beren bezeroei emango dizkiete. Bezeroak erosketa egitarakoan plastikozko poltsa erabiltzen ez badu, alegia, dendan eskuratuko telazko poltsa, karroa edo bestelakoak erabiltzen baditu, zozketa batean parte hartzeko boletoa eskuratuko du. Sariak hilero zozketatuko lirateke eta abenduan eta ekainean sari bereziak izango dira.
Dendarien inplikazioa
Kanpaina eraginkorra izan dadin, ahalik eta denda gehienek parte hartzea nahi dute. Dendek ez dute zertan Berriak elkartekoak izan behar. Dendariak animatzeko, Udalak azaldu nahi izan ditu kanpainan hartzeak dendariei ekarriko dizkien onurak. Ingurugiroaren alde egiteaz gain, bestelako bentajak ere izango dituzte: plastikozko poltsetan diru gutxiago gastatuko dute eta Udalak parte hartu duten dendarien publizitatea egingo du kanpainan zehar.
Dendariek trukean zozketak egiteko sariak jarri beharko dituzte eta 2010ean plastikozko poltsak kobratzen hasteko konpromezua hartu beharko dute.
Izena emateko bideak
eta bilera
Kanpainan parte hartzeko izena eman behar da, aldez aurretik. Horretarako udaletxeko 4ga-rren pisura joan behar da, hirigintza eta ingurugiro sailera. Bestela telefonoz deitu 943 57 54 31 zenbakira.
Hurrengo bilerara joanda ere hartu daiteke parte kanpainan. Abenduaren 11n izango da, eguerdiko 13:30etan, Biterin.
Orain arte izena eman duten dendariak:
Aitor Peña janaridenda.
Aizpuru farmazia.
Alberdi harategia.
Alkorta harategia.
Amegar.
Anexo.
Ansa janaridenda.
Antziola okindegia.
Apain.
Arregi altzariak.
Arregi janaridenda.
Arte tokia.
Asun Esnal bitxigintza.
Aurki.
B.M.
Balantxa liburudenda.
Balantxa master.
Bikain okindegia.
Balerdi harategia.
Bikas.
Bitxos.
Castilla Albisu farmazia.
Centro cien.
Clary etxea.
Disdira.
Elizondo janaridenda.
Elve.
Eroski.
Esnal gozotegia.
Etxebeste farmazia.
Eukene.
Fely.
Fontaneria redondo.
Galerias buen precio.
Garin harategia.
Goikoetxea janaridenda.
Goxo.
Grupo Image Center.
Haizea.
Hernani Optika.
Ibai-mendi kirolak.
Ilazki.
Iñaxi.
Iñigo Diez janaridenda.
Irigoien oinetakoak.
Irrigonea okindegia.
Iruretagoiena.
Jaione kongelatuak.
Joplin.
Kaixo.
Kalamona.
Kanika.
Kera.
Kutixi.
Landaribar margoak.
Maite oinetakoak.
Mari Fe arrandegia.
Marna.
Masusta.
Mendizabal harategia.
Mitxel kirolak.
Monika.
Natur House.
Oa janaridenda.
Ohiala.
On Bit informatika.
Otegi okindegia.
Pagola tabakoak.
Parafarmazia.
Peña okindegia.
Pineda harategia.
Pitxitxulo.
Tilin-Tolon.
Urrats.
Urumea burdindenda.
Valen nobedadeak.
Xarmant.
Zabala okindegia.