JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak 2009ko federazio lizentziak tramitatuko ditu, elkartekideen artean. Kideek 100 euroko kuota bakarra ordaindu beharko dute, eta bertan elkarteko kuota eta federazio lizentzia sartuko dira. Lizentzia egin nahi dutenek elkarteko bulegotik pasa beharko dute hurrengo egunetan: abenduak 5, 12, 19 edo 26, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Ordainketa nola egin
Kuotaren ordainketa abenduaren 20a baino lehenago egin beharko da, eta bi modutara egin ahal izango da. Aukeretako bat elkarteari bakoitzaren kontuko 20 digituak ematea da; beste aukera berriz, dirua honako kontu zenbakian sartzea da: 21010041030126160852.
Hernani inguruan
mendiko bizikletan
JOCC Zikuñako Amako mendiko bizikleta taldeak irtenaldia antolatu du iganderako.
Irtenaldia Hernani inguruan izango da. Joan nahi duenak, goizeko 09:00etan Zinkoeneara joan beharko du, handik egingo baitute irteera.