fUTBOLeko bi talde nagusiek etxean jokatuko dute gaur. Gorengoen mailako taldeak Mondragon hartuko du Zubipen. Joan den asteko partidua ahaztu eta gaur irabaziz gero, sailkapenaren goiko aldera salto egiteko aukera izango dute. Emakumezkoen ligako taldeak berriz, Intxaurdiren aurka jokatuko du. Hernaniarrek hirugarren jarraitzen dute sailkapenean eta gaur irabaziz gero, bigarren jarri daitezke.