Bikotekako txapelketako bigarren partidua, Galarretan gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 6a, 01:00

asteazkenean hasi zen erremonteko 08/09 Binakako Txapelketa nagusia. Txapelketako partiduak bi pelotalekutan jokatuko dira, Euskal Jai Berri-Reyno de Navarran eta Galarretan; bata bestearekin tartekatuz. Lehen partidua asteazkenean jokatu zen Iruñean eta bigarrena gaur jokatuko da Galarretan; aurrez aurre Ezkurra-Gaztelu eta Altuna II-Eizagirre izango dira; 16:00etan hasita.

12 erremontista, 6 bikote
Aurtengoa txapelketako 38garren edizioa da eta 12 erremontistek hartuko dute parte, sei bikote osatuz. Bikoteak bi taldetan daude banatuak: lehenengo taldean dauden Zeberio II-Agirrezabala, Urriza-San Miguel eta Iñigo-Etxeberria III; bigarrengoan berriz, Ezkurra-Gaztelu, Altuna II-Eizagirre eta Juaristi-Urrutia. Txapelketako final haundia urtarrilaren 3an jokatuko da, Galarretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!