Gabonetan luzitzeko moduko platerak egiten ikasi dute Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 6a, 01:00

sukaldaritza ikastaroa izan da aste honetan Ereñotzuko Ur-mia elkartean, auzo elkarteak antolatuta. Bi saio izan dira, eta Aitor Kaloka irakasle zela, plater goxo askoak sukaldatu dituzte: gazta patea, piper patea, txangurroz betetako legatza, txangurro lasaña, txipiroi nahaski edo rebueltoa, txipiroiez betetako piperrak, txipiroi kroketak, saltsa amerikarra eta bestelako akonpainamenduak. Sukalde ikastaroa astearte eta ostegunean egin zuten eta azken egunean, sukaldatutako guztiarekin afari ederra egin zuten. Ikastaroan guztira 17 pertsona ibili dira, giro ederrean. Izango dute Gabonetako bazkari-afaritan luzitzeko moduko platerarik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!