Zinkoeneako obra Gabonetarako bukatzea aurreikusten du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 6a, 01:00

gabonetarako Zinkoeneari itxura hartzeko moduan izango dira herritarrak, ordurako martxan dauden obrak bukatuta izatea espero baitu Udalak. Orain azkeneko ukituak ematen ari dira, beraz, laister Zinkoenea peatonalizatua izango da erabat, eta oinezkoek lehentasuna izango dute.

Herriguneak asfaltatzeko joera
Udal aparejadoreak adirazi duen bezala, herrigunean gero eta lehentasun haundiagoa izango dute oinezkoek. Udalaren «filosofiarekin bat dator oinezkoei lehentasuna ematea eta autoak herrigunetik ateratzea eta ahalik eta gutxien erabiltzea». Hala ere, oinezkoei garrantzia gehiago ematea «joera orokorra da, inguruko herrietan ere sumatu daitekeenez». Oinezkoari lehentasuna emateaz gain, helburua da herrigunearen eta Agustinak eta beste auzoen arteko lotura sendotzea.

Balantxako jaitsiera itxita
Aparejadoreak jakinarazi duenez, Balantxako bidea itxita egongo da hemendik aurrera ibilgailuentzat. Bakar-bakarrik bertan garajea dutenak sartuko dira, sarbidea kontrolatzeko jarriko duten sistema baten bidez.

Atzieta itxita
Atzieta kaleak ere itxita jarraituko du oraingoz, Zinkoeneako obrak bukatu arte. Aparejadorearen esanetan, «lana atzeratuta dijoa, hainbat arrazoi medio, besteak beste, azkenaldiko eguraldi eskasa eta obrak berak sendotzeko behar duen denbora medio».

Herrira sartu behar ez bada, kanpotik joatea hobe
Zinkoeneako rotondan bi karril izango dira; rotonda barruko ibilgailuek lehentasuna izango dute eta inguruko kaleak ere bere horretan jarraituko dute. Hori bai, neurri honekin, herrira sartzea preziso ez duten ibilgailuak, kanpoko errepideak erabiltzera bultzatea da helburua neurri batean, «bakar-bakarrik herrira sartu behar duenak sartzea herrira, eta sartu behar ez duenak kanpoko barianteak erabiltzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!