Itoizko urtegiaren aurkako mugimendua hizpide asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 6a, 01:00

Itoizko urtegiaren aurkako herri mugimenduaz hitz egingo du Julio ekintzaile ezagunak asteazkenean, AHTaren kontrako Hernaniko taldeak antolatuta. Julio kartzelan izan zen Itoizko urtegiaren kontra egindako ekintzengatik. Hitzaldiaren helburua da eskualdeko makroproiektuen inguruko hausnarketa egitea. 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!