Gaztetxoekin Santiagomendira hilaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 6a, 01:00

Abenduaren 14an, igandea, Santiagomendira joango dira Mendiriz Mendi elkartekoak gaztetxoekin. Atsegindegitik abiatuko dira, goizeko 08:30etan. Ez da ezer ordaindu behar. Datorren ostiralean, hilak 12, bukatuko da izen emateko epea. Gehiago jakin nahi izanez gero, edo izena emateko, elkartearen bulegotik pasa behar da, Iturregi plazatik, astelehen, ostegun edo ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!