‘El niño con el pijama de rayas’

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 6a, 01:00

Helduek El niño con el pijama de rayas pelikula dute ikusteko asteburuan. 1942an Berlinen, holokausto bete-betean, elkar ezagutzen duten bi mutil koskorren historia kontatzen du, alderik erosoenean bizitzea tokatu zaion mutil koskorraren ikuspegitik. John Boyneren nobelan oinarritua, liburua umeentzako idatzi zuen arren, kritikoek diote, bukaerarengatik, ez dela komeni 13 urtetik beherakoek ikustea. Emanaldiak gaur, 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!