berriak txartelarekin erosiz gero, hilabete honetan, ezusteko ederra hartu daiteke, izan ere, erosketa egin eta dohainik eraman daiteke etxera, Berriak dendarien elkarteak antolatutako zozketan zortea izanez gero. Gainera, saridunak berehala jakingo du zortea izan duen eta erosketa musutruk eramango duen etxera.
Momentuan bertan
jakiteko moduan
Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da Berriak txartelarekin ordaintzea. Ordaintzeko garaian, txartela makinatik pasatakoan, makinak berak jakinaraziko dio erosleari zorionekoa izan dela eta erosketa dohainik eramango duela etxera. Zozketa ordenagailu bidez egingo da, eta edonori tokatu ahal zaio, zorte kontua izango da.
1.600 txartel
dagoeneko martxan
Dagoeneko 1.600 pertsonek erabiltzen dute Berriak txartela herriko dendetan. Txartela eskuratu nahi izanez gero, Berriak sareko denda batean eskuratu behar da izen-emate orria bete eta astebetera jasotzeko moduan izango da.
Abantailak
Urtean zehar egiten diren hainbat zozketatan parte hartzeaz gain, Berriak txartelak beste abantailak ere eskaintzen ditu: erosketak hiru hileko epean ordaindu daitezke, horregatik gehiago ordaindu gabe; txartela dohainik eskuratzen da elkarteko edozein komertziotan edo Nafarroako Rural Kutxaren Hernaniko bulegoan; ez da prezisoa bankuz aldatzea, norberarenean helbideratzeko aukera ematen baitu; eta erosketa guztietan, urte osoan, %3 deskontua eskaintzen du.