XXX. Txakur eta guztiko ehiza txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 10a, 01:00

Abenduaren 14 eta 21ean, Txantxangorri elkarteak antolatuta, XXX. Txakur eta guztiko ehiza txapelketa izango da. Izena eman nahi dutenek hilaren 12ra arte izango dute aukera, arratsaldeko 20:00ak arte. Izen ematea goizeko 10:30etatik 12:30etara eta 19:00etatik 20:30etara egin ahal izango da elkartean, eta 40 euro ordaindu beharko dira. Aldez aurretik iragarki tabloiko arauak begiratzea komeni da, joan den urtetik aldatu egin baitira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!