Estorsioekin jarraitzen dugu, pertsonak erahil eta mehatsatzen dira, batzuk politikariak dira, besteak sukaldariak, eta oraingoan beste behin ere enpresari bat izan da. Burutu duen krimen bakarra izan da lana sortzea, aberastasuna eta zoriontasuna Euskadirentzat, eta nire ustez, hori da gure lurradearekiko maitasuna erakusteko modurik ederrena. Obra bat egin behar zuen enpresa bateko buru, lurralde historiko bakoitzeko hiritarrak elkarrengana gerturatuko dituena eta Europako beste herrialdetara gerturatuko gaituena. Ondo pentsatuta, garrantzitsua den gauza bakarra erahilketa da, pertsona bat hil dutela eta ez duela ezertarako balio izango. Gaur ETAk Euskadiko hiritar guztiak beldurtu nahi ditu eta beste behin ere ez du lortuko. Gaur Ignacio Uria hil du, gizon haundi bat, eta familia bat txikitu du. Ignacio Uriarengatik, bere familiarengatik eta gu denongatik: Gora Euskadi Askatuta. ETA kanpora.
Andoni Amonarraiz
EAJ-PNVko bozeramailea
(Erredakzioan euskeratua)