URRETXA mikologia elkarteak antolatuta, perretxiko argazki lehiaketa izan da. Aurtengoan argazki onenaren saria Joaquin Martinek eraman du; argazki sorta onenaren saria Marisol Yabenek; eta bigarren argazki sorta onenaren saria Xabier Arnaizek. Epaile lanetan aritu dira, Jose Mari Gorrotxategi (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea), Ramon Zarra (Aranzadi Elkartea) eta Ainara Azpiazu (argazkilaritza irakaslea).
Guztira 13 pertsonak hartu dute parte lehiaketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!