Erosketa bonoak zozketatzen ari dira herriko harategietan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 5a, 01:00

HARATEGIETAN euskeraren presentzia haunditzeko, eta jendea, erosketak egiterako garaian, euskera erabiltzera animatzeko kanpaina jarri zuten martxan azaroan, Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean. Eska ezazu haragia euskaraz da kanpainaren lema eta parte hartu duten herriko harategietan erosketa bonoak ari dira zozketatzen. Zozketan parte hartzeko harategietan dauden orri batzuk bete behar dira eta bertan dauden kutxetan sartu. Zozketa abenduaren 17an egingo da eta harategi bakoitzak 50 euroko erosketa bonoa zozketatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!