Kontzentrazioa izan zen atzo udaletxe aurrean ETAren azken atentatua salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 5a, 01:00

KONTZENTRAZIOA izan zen atzo udaletxe aurrean, asteazkenean Inazio Uria Mendizabal hil zuen atentatua salatzeko. Herri guztietan egindako deialdiari jarraituta, eguerdiko 12:00etan Plazan bildu ziren PSE-EE, EAJ-PNV, EA, EB eta PP alderdietako udal ordezkariak, baita beste hainbat herritar ere. Hamabost minutuko kontzentrazio isila egin zuten, atentatua gaitzesteko.


Bozeramaile Batzordea gaur
Bozeramaile Batzordea deitu dute gaur goizerako; atentatua salatzeko testua aztertuko da bertan, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!