‘El Petas’en aldeko bazkarirako txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 4a, 01:00

Miguel Angel Azkarate, El Petas-en aldeko bazkaria izango da Tolosan abenduaren 14an. El Petas oso pertsona ezaguna da Tolosan, eta baita Hernanin ere. Iraunkorrak eta Nekaezinak txarangetan parte hartu izan du eta Hernaniko kaldereroetan, San Joanetan eta bestelako jaietan askotan parte hartu izan du. Buruko infartoa dela eta, paralisi bat dauka Miguel Angelek eta momentuan Arrasateko zentro batean dago. Hilean 7.725 euroko kostua du zentroak. Bertan dagoenetik hobera egin duela adierazi du familiak eta errekuperatzeko 3-6 hilabete arteko tratamendua beharko du. El Petas-i laguntzeko bazkaria izango da abenduaren 14an Tolosan eta txartelak salgai jarri dituzte Aralar tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!