Literatur solasaldia datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 4a, 01:00

Udal liburutegian liburu ezberdinen inguruko literatur solasaldiak ari dira antolatzen. Hurrengoa abenduaren 10ean izango da, asteazkenean, Ruth Klüger idazlearen Seguir viviendo liburuaren bueltan. Solasaldia gazteleraz izango da eta Jose Luis Canchok dinamizatuko du. Arratsaldeko 19:30etan hasita. Abenduaren 16an ere izango da beste solasaldia, Laura Mintegiren Legez kanpo liburuaren bueltan. Solasaldia euskeraz izango da eta Ane Mayozek dinamizatuko du, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!