NEGUKO bigarren igeriketa jardunaldia izan zen kiroldegiko igerilekuan, joan den larunbatean. Hernaniko igerilariek emaitza txukunak lortu zituzten; hona hemen aipagarrienak: 50 bularrean, Txomin Mujikak 34’’28 denbora egin zuen eta Jon Ander Izuzkizak 33’’11; 100 metro bularrean, Miren Bardajik 1’21’’84 denbora egin zuen eta Aitor Huizik 1’24’’70; 200 metro librean, Ioriz Aldabek 2’23’’22 denbora lortu zuen, Alazne Egiazabalek 2’25’’15 eta Miren Bardajik 2’24’’67.
Erreleboetan nesken taldea aurrena izan zen eta mutilena bigarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!