Luzatu egin dute izena emateko epea adineko pertsonak zaintzeko ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 3a, 01:00

ADINEKO pertsonak zaintzeko ikastaroa antolatu dute Behemendik eta Ereñotzuko auzo elkarteak. Ikastaroa urtarrilaren 13an hasiko da eta martxoaren 19ra arte iraungo du. Astearte eta ostegunetan izango da, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara, Ereñotzun. Auzo elkarteak bukatutzat eman zuen izena emateko epea, baina epea berriro ere ireki dute, ikastaroa aurrera ateratzeko jende nahikoa ez delako apuntatu. Beraz, izena emateko epe berria abenduaren 12an bukatuko da. Ikastaroan izena eman ahal izango dute Ereñotzuko bizilagunek, eta Osiñaga, Jauregi eta Martindegiko bizilagunek. Horrez gain, Arano eta Goizuetako herritarrek ere eman ahal izango dute izena. Asmoa dute ikastaroan parte hartzen dutenekin lan poltsa osatzea.

Landuko diren gaiak eta izena ematea
Ikastaroan denetariko gaiak landuko dituzte: asistentzia soziala eta psikologikoa zahartzaroan eta dauden baliabideak; adinekoak zaintzen aritzeko lanbide orientazioa; eta osasun zaintza, garbitasuna eta gaixotasunak. Ikastaroa euskeraz izango da. Izena emateko deitu 667 664 424 telefono zenbakira edo mezu bat bidali olakAE@gmail.com helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!