MUSIKA emanaldi ugari izan dira azaroaren 22aren bueltan Hernanin. Azaroaren 22a, Santa Zezilia izaten da, musikarien zaindaria, eta horren bueltan emanaldi bereziak antolatzen dituzte herriko musikari ezberdinek. Asteburuan ere izan dira, alde batetik, Musika Eskolako txistularien kontzertua izan zen igande eguerdian, arkupetan. Iñaki Egurenen zuzendaritzapean beren onena eman zuten, Musika Eskolako akordeoijole eta saxofoijoleen laguntzarekin.
Beste alde batetik, Hauspoz Euskal Herriko akordeoi elkarteak antolatuta, igandean akordeoi kontzertua izan zen Milagrosan. Guztira 17 akordeoijole bildu ziren eta denetariko piezak jo zituzten: hasi herri kantetatik eta Mozarten piezetaraino.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!