Nikaraguako emakumeen borrokari buruz hitz egingo du gaur Teresa Blandónek

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 2a, 01:00

nikaraguaren berri emango du gaur, Teresa Blandón Gadeak, Nikaraguako soziologo eta militante feministak. Zehazki, Nikaraguako borroka feministak bizi duen egoeraz hitz egingo du. Hitzaldia Udal Berdintasun Sailak antolatu du. Gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.

Emakumeen eskubideetan atzerakada
Teresa Blandónek azaldutakoaren arabera, egun Nikaraguako gobernuaren jarrera autoritarioa gogortzen ari da, batez ere, gobernuaren jarduna zalantzan jartzen duten mugimenduekiko. Horien artean, bereziki, mugimendu feministarekiko jarrera gogortu duela azpimarratu du Teresa Blandónek, «izan ere, lortzea hainbeste kostatu zaizkigun eskubideetan, partehartzea, aborto terapeutikoa..., eta eskuratu ahal izan ditugun espazioetan, atzerakada nabarmena izan da». Azaldu duenez, egungo gobernua, eliza katolikoarekin negoziatzen ari da, eta eskubide atzerakada hau, besteak beste, izan diren negoziazio politiko hauen ondorio direla uste du soziologoak. Gaurko hitzaldian guzti honen berri jakiteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!