Ura moztuko dute gaur eta bihar goizean herriko zenbait
kaleetan, udal ur sarean obrak egin behar dituztela eta. Gaur honako kaleetan moztuko dute ura: Latsunbeberri auzoko 29, 30, 31, 32, 33, 34, 37 eta 38 zenbakietan; eta Juan de Urbieta kaleko 16 eta 18 zenbakietan. Bihar beste kale hauetan moztuko dute ura: Marieluts auzo osoan; Latsunbe auzoko 43, 49, 51 eta 53 zenbakietan; Sorgintxulo auzo osoan; eta Latsunbeberri auzoko 27, 28, 30, 35 eta 36 zenbakietan. Ura goizeko 09:00etatik 14:00etara moztuko dute bi egunetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!