‘Antes de que el diablo sepa que has muerto’ gaur zine kluban

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 4a, 01:00

ZINE klubeko saioekin jarraituko dute Biterin abenduan. Gaur Antes de que el diablo sepa que has muerto pelikula jarriko dute gaur, Sidney Lumeten pelikula (AEB, 2007). Dirua lortu nahi duten bi anai burges dira pelikulako protagonistak. Plan bat osatuko dute dirua erraz lortzeko, beren gurasoen bitxi denda lapurtuko dute. Biolentziarik ez erabiltzea erabakiko dute, baina arazoak sortuko dira konplize batekin. Gaur, gaueko 21:30etan, Biterin.

Beste bi pelikula abenduan
Beste bi pelikula jarriko dituzte hil honetan zine klubean. Abenduaren 11n This is England jarriko dute eta hilaren 18an El baño de papá.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!