Leire Lukas eta Dominguez txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

Emakumea pelotari txapelketako 2garren mailako finala jokatu zen larunbatean Zarautzen. Aurrez aurre bi pelotari hernaniar zeuden, Leire Lukas eta Garbiñe Tijero; eta bien bikotekideak azkoitiarrak. Ez zen espero bezain partidu ona izan, baina Lukasek eta Dominguezek irabazi zuten, batez ere partidu osoan zehar izan zuten erregulartasunagatik. Emaitza honakoa izan zen: Dominguez-Lukas 30/ Tijero Urbieta 12.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!