Senior mutilek irabazi egin zuten Bilbon Rekalderen aurka, eta Euskadiko ligako neskek berriz, galdu Haroren aurka

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

Asteburu gazi gozoa izan da Hernaniko boleibol talde nagusientzat. Senior mailan jokatzen duen mutilen taldeak asko burrukatutako garaipena lortu zuen Bilboko Rekalderen aurka, eta 2-3 irabazi zuten. Euskadiko Ligan, nesken taldeak berriz, ezin izan zuen Haro menpean hartu, eta 0-3 galdu zuen. Bestalde, Gipuzkoako liga jokatzen duen nesken partidua atzeratu egin zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!