Hernanik galdu egin zuen Leioa talde gogorraren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

Larunbatean Hernaniko waterpolo talde nagusiak ezin izan zuen Leioa A taldearen aurka. Euskal Herriko txapelketa ari dira jokatzen hernaniarrak, eta jokatu berri duten Gipuzkoako txapelketarekin konparatuta, aldea izugarria da. Leioa lehenengo mailatik bigarrenera aurten jaitsi da, eta talde ona du; horregatik partidu gogorra jokatu zuten larunbatean bi taldeek. Miguel Angel entrenatzaileak ligaren hasieran esan zuen bezala «gipuzkoako txapelketan hernaniarrak nagusi izan arren, Euskal Herrikoan bizkaitarrak izaten dira», eta hori larunbatean ikusi zen. Emaitza 12-8koa izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!