Hernani lider dijoa, atzo Bartzelonari ondo irabazita

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

bonusa lortu zuen atzo Hernanik, 5 puntu alegia. Bartzelonari 37-7 irabazi zion, eta 4 entsaio egin zituzten. Lehendabiziko postuan jarraitzen du, Gernikarekin enpate, 24na punturekin. Atzo Hernanik ondo irabazi zion Bartzelonari. Hotzak eta euriak ez zien indarrik mugatu hernaniarrei, eta 4 entsaio egin zituzten (David, Orbegozo, Insausti eta Otaño Iak), 3 transformaketa (Iraitzek), eta 2 zigor golpe (Iraitzek hauek ere; berak bakarrik 12 puntu egin zituen). Hurrengo partidua abenduaren 20an du Hernanik, berriz ere Landaren, Belenos taldearen kontra (Asturias). Gernika da une honetan hernaniarren kontrario gogorrena, baina ez dituzte indarrak neurtuko, eguberri ondoren arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!