Plisti-plasta ibili ziren ume eta gurasoak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

Berriz ere martxan da ur ludoteka, ekainaz gero geldirik izan baita, urtero bezala. Kanpoan egiten zuen euri eta eguraldi kaxkarretik babestu, eta goiz ederra pasa zuten igerilekura joan ziren ume eta gurasoek. Igerilekua jolasleku bihurtu zuten antolatzaileek, urarekin beste modu batera nola gozatu erakutsiaz. Igerilekuko pistina txikia koltxoneta, flotadore, baloi, jostailu eta abarrez bete zuten, eta bertara hurbiltzen ziren guztiek, ume nahiz heldu, izan zuten disfrutatzako aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!