abenduan ikastaro gehiago hasiko dira kiroldegian, dagoeneko martxan daudenez gain. Lau ikastaro dira guztira, eta egun eta ordu aukera ezberdina jarri dute.
Indoor walking ikastaroa egiteko aukera lau egunetan izango da: astelehen eta asteazkenetan 09:30etan, eta 19:00etan; astearte eta ostegunetan berriz, eguerdiko 14:30etan.
Astelehen eta asteazkenetan
Gainerakoak astelehen eta astezkenetan izango dira. Pilates ikastaroa 11:30etan, 14:00etan, 17:00etan, 18:00etan eta 20:00etan egin ahal izango da. Ziklo indoor ikastaroa astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 14:00etan. Azkenik, psikomotrizitate ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, arratsaldeko 17:00etan.