xentimorik gastatu gabe opari politak egiteko tailerra egingo dute besteak beste, abenduan, Gazte Txokoan. Gazte Txokoak abenduko egitaraua aurkeztu du eta ez aspertzeko modukoa antolatu dute.
Egurrezko koadroak egiteko tailerra asteazkenean
Datorren asteartean Gazte Zinema saioa egingo dute; asteazkenean, egurrezko koadroak egiteko tailerra egingo dute, eta ostegunean, Sex-drog informazio puntuan HIESari buruz hitz egingo dute.
Jokoak, tailerrak, Santo Tomas jaia...
Abenduko bigarren astetik aurrera Gazte Zinema saioak izango dituzte astero; El paseillo eta Seterra mundua ezagutzeko jokoetan ibiliko dira, eta argazkientzako koadro mosaikodunak eta pegatina tailerrak izango dituzte, beste ekintza askoren artean.
Santo Tomas
Urtero bezala, Gazte Txokoan ere Santo Tomas ospakizun txikia egingo dute, aurten igandearekin, Santo Tomas egunean bertan.
26 eta 27an Ginkana
Hilaren 26 eta 27an, ostirala eta larunbata, Ginkana erraldoia egingo dute. Parte hartzeko 3-4 pertsonako taldeak osatu behar dira eta Gazte Txokoan eman behar da izena, hilaren 19a baino lehen.