FERIA eguna izan zen atzo Goizuetan. Guztira 50 postu izan ziren, goizuetarrek eta inguruko herrietatik etorritakoek jarriak, eta denetatik aurkitu zuen bertara inguratu zenak: besteak beste, artisau lanak, gazta, eztia, barazkiak, bertako produktuak, arropak eta abereak.
Egun pasa ederra
Feria eguna berezia izaten da goizuetarrentzat eta bertara hurbiltzen direnentzat. Atzokoan ere, egun pasa ederra egiteko aukera izan zuten.
Goizean esaterako ardiak jetzi zituzten, gazta egin zuten, sagardoa ere bai, eta gorotza zabaldu zuten inguruko soro batean, garai batean egin ohi zuten moduan: xestoa buruan hartu eta handik zabaltzen zuten, besoak luzatu eta gorputza alde batera jirata. Ondoren, aizkora desafioa izan zen. Eguerdian berriz, herri bazkaria eta berbena Bide batez taldearekin. Jai giroa goizaldera arte luzatu zen.