Utzi bakean Joxe Manuel!!

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

Aseezinak dira, kartzela zigorra bete dutenak, gaixo larri daudenak ez dituzte aske uzten, beste batzuei berriz bizi osorako zigorra jarri diete, hau mendeku politikoa besterik ez da eta ez gaude prest onartzeko. Honen arira dator idatzi hau bidaltzea, gaur, abenduak 1, astelehena, gure lankidea den JOXE MANUEL Madrilera joan da deklaratzera, GARZON epaileak deituta. Ezinegona, amorrazioa sortu zaigu, zer dela eta joan behar duen berriro Madrilera, berak justiziarekin zuen zorra ordaindu zuen eta 2 urte paseak daramazki gurekin, horregatik ozenki diogu: utzi bakean JOXE MANUEL, eta bide batez gure elkartasuna nahi diogu bidali berari eta bere bikoteari. Gaur arratsaldean elkartuko garelakoan BESARKADA HANDI BAT gure partez.

Joxe Arrieta Iraola
Hernaniko Udaleko eta Patronatuko LABeko Sail Sindikalak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!