GAIZKI hasi eta gaizki bukatu zuen atzo Hernanik Tolosan, Gorengoen mailan. Lehenengo zatia parekatua izan zen arren, lehen ordu erdian tolosarrak 2 eta 0 ziren aurretik . Atsedenaldirako bi minutu falta zirela, gainera, etxekoek hirugarren gola sartu zuten. David Muñoz entrenatzailearen esanetan «bigarren zatia hasi aurretik partidua ia erabakia zegoen eta alferrik jokatu genuen». 4-0 galdu zuten.
Emakumezkoen ligan, gaur
Luberriren aurka jokatuko dute gaur, Zubipen, 16:30etan.