ATZOKOA ez zen Yone Boutiquen eguna izan. Partidua etxean jokatu arren, hasi aurretik bazekiten Donibane Pari-Berriri irabaztea ez zela batere erraza izango eta 1-3 galdu zuten.
Lehen zatiko hamar minutuetan hernaniarrek ez zuten beraien jokoa egiten jakin, eta Donibanekoek lehen gola sartu zuten. Golak Yone Boutiquen erreakzioa ekarri zuen eta golaren bila ibili ziren jo ta su. Atsedenaldira zutoina bi aldiz jota joan ziren.
Bigarren zati osoan hernaniarrak nagusi izan ziren arren, amaitzeko 5 minutu falta zirela Donibanek bigarren gola sartu zuen; eta handik denbora gutxira hirugarrena. Yone Boutiquen gol bakarra partidua amaitzeko minutu bat falta zela iritsi zen. Gola Josuk sartu zuen.
Bigarren taldeak 4-3 irabazi
Areto futboleko bigarren taldeak, Berfydek, Umore Onaren aurka jokatu zuen atzo eta 4 eta 3 irabazi zuen. Berfydek azken lau partiduak irabazi ditu.