Emakumeen aurkako indarkeria salatu zuten dantza bidez

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 30a, 01:00

Emakumeen kontrako tratu txarren aurkako nazioarteko egunaren bueltan, Hernaniko Berdintasun Sailak, Berdintasun Kontseiluak eta Gizon Taldeak Kalean uso, etxean otso dantza emanaldia antolatu zuten ostegunean. Bertan, tratu txarrak jasandako emakume batek dantza ikuskizun bat eskaini zuen. Aurretik, antolatzaileek tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak ekarri zituzten gogora. Ondoren, ikastetxe ezberdinetatik bildutako gazteek bideo bat ikusteko aukera izan zuten. Bertan, tratu txarrak jasandako hainbat emakumeek beraiek bizitako esperientzia errealak kontatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!