Autokarabana Hernanitik Andoainera, «krisi honen errudunak salatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 1a, 01:00

LAB sindikatuak antolatuta, autokarabana egingo dute bihar, Hernanitik Andoainera, «neoliberalismoa eta krisi honen errudunak salatzeko». LABen iritziz, patronalak, banketxeak eta administrazioak dira krisi honen errudunak. «2.000.000.000.000 dolar xautu dituzte diru publikotik, beraien trikimailuak eta negozioak babesteko, eta orain krisian gaudela diote. Diru publikotik kitatzen zaizkie zorrak eta orain langileok ordaindu behar gure larrutik». Horregatik, LABek autokarabana antolatu du, biharko, eta 09:30etan abiatuko dira Txantxillatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!