PSE-EE: «Kale borrokaren biktimei laguntzeko proiektua aurkezterakoan, gehiago sakondu behar zen gaia, eta ez kopiatu bere horretan Eusko Jaurlaritzak esaten duena»

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 30a, 01:00

hernaniko PSE-EE alderdiko zinegotziak, Jose Ramon Chicak, prentsa oharra bidali du Hernaniko Kronikara, aste honetan (osteguna, 27) Andoni Amonarraiz EA-PNVko zinegotziak bidalitako eskutitzari erantzuteko. Politikarioi inporta al zaizkigu herritarrak? izenburuko eskutitzean, Amonarraizek kritikatu zuen oposizioko beste alderdiek azaldutako jarrera, EAJ-PNVk aurketutako zirriborroaren aurrean (kale borrokaren biktimei laguntzeko, joan den astelehenean aurkeztu zuten Giza Eskubide Batzordean). Chicak oharrean dioenez, ondo iruditzen zaio bere alderdiari «galdera hori egitea» eta erantsen du «hobe lukeela galdera bere buruari egingo balio».

Gai garrantzitsua
Onartzen du oposizioko alderdi guztiek, PSE-EE, EAJ-PNV, EA, EB eta PPk, onartu zutela kale borrokaren biktimei laguntzeko partida sortzea. PSE-EEren kasuan zehazki, «garrantzitsua iruditzen zaielako».

Gehiago sakondu behar
Chicak eransten du gisa honetako proiektu bat aurkeztean, gehiago sakondu behar dela gaia, eta «ez kopiatu bere horretan Eusko Jaurlaritzak esaten duena».

Helburua ez da prentsan ateratzea
Gaiarekin bat etorri arren, Chicak dio helburua ez dela «prentsan azaltzea egun batzuetan», eta proposamenek «gutxieneko argudio legalak eta teknikoak behar dituztela, neurri egingarriak onartzeko».

«PNV, denen bozeramaile»
PSE-EEko ordezkariak salatu du Amonarraizek oposizioaren bozeramaile izan nahi duela, beste udal alderdiak kontuan hartu gabe. «Proposamena berak aurkeztu duelako, zalantzarik gabe onartu behar dugulakoan».

Alderdiaren interes eza izkutatu nahia
Bukatzeko, PSE-EEko ordezkariak galdetzen du PNVko ordezkariak ez ote duen nahi, Udalak Eusko Jaurlaritzak gai honetan dituen konpetentziak hartzea, eta ez nabaritzea «beren interes eza, derrigorrez eman behar dituzten laguntzak ematerako garaian, beraiek bai, derrigortuak baitaude».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!