adineko ezinduak zaintzen dabiltzanentzako ikastaroa izan da aste honetan Hernanin. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Sendian programak antolatutakoak dira ikastaroak, Hernaniko Ongintza Patronatuarekin elkarlanean.
Zaintzaileek informazio zabala jasotzeko aukera izan dute: menpekotasuna duten pertsonen ezaugarriak; erizaintza eta alderdi sanitarioa; alderdi psikologikoa; alderdi legala eta etikoa; eta adineko ezinduentzako dauden baliabideak ezagutu zituzten.
Ikastaroaren ondoren, laguntza taldean parte hartzeko aukera izango dute zaintzaileek, beren eguneroko jardunean izan ditzaketen zalantzak argitzeko, eta babesa eta laguntza psikologikoa jasotzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!