Argazki lehiaketa argazkiak ikusiko dituzte datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 29a, 01:00

Mikologia jardunaldiak antolatu ditu Urretxa elkarteak eta horren barruan argazki lehiaketa. Argazki lehiaketako argazkiak entregatu dituzte dagoeneko eta datorren astean ikusi ahal izango dira. Abenduaren 2an asteartean izango da aurreneko proiekzioa, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Biterin. Astezkenean, abenduaren 3an, ere jarriko dituzte, leku eta ordu berean. Sari banaketa abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 21:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!