Kaixo adiskideok, Beste behin ere, duela 8 urtetik bizi naizen etxearen kontrakobidegabekeria eta txantaiaren kontra ozen hitz egin nahi dut. Aurreko komunikatuan azaldu nuen bezala, joan den irailaren 24an, jabeek salaketa jarri zuten bide zibilaren bidez. Donostiako instrukziozko 7garren epaitegiak presarekin jarraitzen du: ahozko epaiketa aurrekusita dago abenduaren 3rako, salaketa jarri duenak eskatzen duen kauzioaren inguruan erabaki bat hartzeko (12.000 eurokoa), Gipuzkoako abokatuen elkargoak justizia debalde izateko egin nuen eskaera onartu ondoren, hau da, debaldeko abokatua. Epaileak, prozesu honetan, erabakitzen badu kauzioa ordaindu behar dudala, ezin izango dut juizioan parte hartu (kauzioa ordaintzen ez bada, legeak ez du uzten salaketa jarri duenaren kontrako edozein jarduera) eta automatikoki, epaitegiak salaketa jarri duenari emango dio arrazoia (jabeei). Epaiketa 2009ko urtarrilaren 15ean izango dela aurreikusita dago. Horrela, oso zaila da espazio autogestionatu hau defendatzea, hain desorekatua den epaiketan: ez nago etxe honetan enpadronatuta, Hernaniko Udalak ukatu egin zidalako. Horrela ez dago frogatzerik bertan bizi naizenik, nahiz eta mundu guztiak jakin, bai justiziak, bai poliziak baita udalak ere. Badirudi erraza egingo zaiela atzerritar baten kontra egitea. Jabeei buruz hitz egin nahi nuke, duela 2 urte izan zen salerosketa estafa bat izan zen. Bi salaketa izan ziren, 2003 eta 2005ean, eta ez dute lortu etxetik botatzea, eta salaketak artxibatu egin zituzten epaitegian. Salaketa hauekin jabeek sistema kapitalistarekiko bere konformidadea erakusten dute, edo ezagutzen dituen lagun batek esan zuen bezala: «horrek ez du bakarmendik!». Beste alde batetik, jakinarazi nahi nuke, joan den azaroaren 17an, arratsaldean, ezezagun batzuk etxean sartu zirela leiho bat forzatuta, etxean inor ez zela, ez zuten ezer ere lapurtu. Mota honetako jarrerekin ez dute ezertxo ere lortuko, gure amorrua eta arreta piztu besterik ez dute egiten!. Besarkada bat elkartasuna adierazi duten guztiei. Okupazioak aurrera jarraitzen du: Bazterrola defendatu! Bazterrola bizirik! Desalojorik ez! Osasuna eta anarkia.
Kai Uwe Vollmer (Erredakzioan euskeratua).