Partidu zaila izango du gaur Tolosan Gorengoen mailako taldeak, aurrez aurre liderra izango baitu 16:30etatik aurrera. Joan den astean Mundarroren aurka jokatu zuen derbia irabazi eta gero, gogotsu dira jokalari hernaniarrak. Sailkapenean seigarren postuan daude, eta liderra 4 puntura besterik ez dago. Beraz, ezustekoa eman eta gaur Tolosan irabaziz gero, sailkapenean postu dezente gora egiteko aukera izan dezakete hernaniarrek, taldeen arteko aldea oso txikia baita.
Emakumezkoen liga
Itxuraz partidu erraza izango du bihar nesken taldeak Zubipen. Aurrean Luberri talde donostiarra izango du, sailkapenean behe aldean dagoena; 16:30etatik aurrera.