HERNANIRENTZAT partidu zaila eta bereziki garrantzitsua izango da biharkoa. Aurrez aurre Bartzelona haundia izango du eta liga nolabait bertan jokatuko dute. Joxe Hernaniko entrenatzailearen esanetan «biharko partiduan liga jokatuko dugu. Joan den asteburuan Bartzelonak Gernikaren aurka jokatu zuen eta galdu egin zuen, beraz, gure atzetik dira sailkapenean. Bihar irabaziz gero, bi taldeen arteko aldea haunditu egingo litzateke»
Partidua Landaren izango da
Astelehenean Landare errugbi zelaia urak hartu zuen arren, biharko partidua bertan jokatuko da. Joxe entrenatzailearen esanetan «zelaia ez dago egoera onean, uholdeen ondorioz kalte haundiak jasan baititu. Hala ere, zelaia horrelako egoeran egotea guretzako ona ere izan daiteke».