Mendiko bizikleta taldeak 4garren ibilbidea egingo du bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 29a, 01:00

Jocc Zikuñako Ama zikloturista taldeak 4garren mendiko bizikleta buelta antolatu du biharko. Irteera Zinkoeneatik egingo dute goizeko 09:00etan eta guztira 40 kilometro egingo dituzte. Hernanitik Astigarragara, Perurenara, Susperregira, Ugaldetxotik pasa eta Hernanira itzuliko dira; 3 ordu eta 15 minutuko buelta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!