Abiadura Haundiko Trenaren kontrako mendi martxa izango da bihar, AHTaren kontrako taldeak deituta. Buruntza mendira joango dira, eta bide batez, trenak eskualdean barrena egingo lukeen ibilbidea ikusteko. Mendi martxa goizeko 09:00etan aterako da, Plazatik. Eguerdian
bazkaria izango da Andoaingo gaztetxean. Arratsaldeko 17:30etan
manifestazioa izango da Andoainen, AHTaren kontra. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!