Gauza bat galdetu, eta beste bat erantzun

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 28a, 01:00

Antza denez, Alkatea ez da konturatu hernaniarrok gureak sentitzen ditugula eskudoa eta gure herria ordezkatzen dituzten elementuak. Ez da konturatu ezta ere, gehiengo osoa ez duen aukera politiko batek ezin dituela erabaki jakin batzuk hartu, plenoaren gehiengoaren oniritzia behar dutela. Ez da konturatu ezta ere, logotipoa aldatzeko erabakia kazikada bat izan dela, ezkutuan eta azpikeriaz egindakoa. Esandakoa esan dut, logotipoa udaletxean aurkitu genuelako eta ondoren hasi delako prozedimendua, lana zein enpresari emango zitzaion erabakitzeko. Ez da ohartu, ezta ere, hernaniarren ordezkari gehienak kalean jakin dugula logotipoaren berri. Alkateak erakutsi du, beste behin ere, oposizioko alderdiak informatzea baino nahiago duela udaletxez kanpoko jendea informatu. Ez gaitu entzuten, esaten diogunean, Eusko Jaurlaritzako teknikariek sortutako parte hartze prozesuan jarraitu nahi dugula. Alkateak berak deitu zien, hainbat parametro definitzeko, prozesu ezberdinetan parte hartzen dugunean, denek ere jakin dezagun nondik nora gabiltzan. Azaldu zigutenez, arriskutsua da parte hartze prozesu bat itsu-itsuan hastea, itxura egiteagatik, zertan gabiltzan jakin gabe. Azkenik, lan postuen balorazioaren inguruan (18.000 euro kostatu da eta Alkatetzak nahi bezalako logoa egitea 14.280 euro), interes berezia al du hernaniarren ordezkarien gehiengoak baztertzen duen dokumentua onartzeko? Eta puntuz puntu azaltzen dira dokumentua baztertzeko arrazoiak. Normala al da mailarik bajueneko lanpostuak (auxiliarrak, peoiak, administratiboak) eta zenbait teknikok aldaketarik ez izatea, eta beste lanpostu batzuek gora egitea, ordezkarion gehiengoarentzat ulertezina den moduan? Uste dut Alkateak logotipoaren kontutik lan postuen baloraziora eraman gaituela despistatzeko. Eta hortaz, gauza bat galdetu, eta bestea erantzun.

Andoni Amonarraiz, EAJ-PNVko bozeramailea
*(Erredakzioan euskeatua).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!