Graxi Morzillo preso hernaniarra estraditatuko dutela salatzeko enkartelada gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 28a, 01:00

GRAXI Morzillo preso hernaniarra estraditatuko dutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Graxi Morzillo 2006ko urtarrilean atxilotu zuten Saintesen, Frantzian, ETAko kide izatea leporatuta. Orduz gero, Frantziako espetxe ezberdinetan izan da, azkena Marseille Les Baumettes-en. AAMk azaldu du, Graxi Morzillok Frantzian betetzekoa zuen kondena bete duela eta orain Madrilera eramango dutela Auzitegi Nazionalera, garai bateko auzi batengatik epaitzeko. Estradizioa salatzeko deialdia egin dute gaurko. Lehendabizi asanblada izango da eta ondoren, enkartelada herrian zehar. Arratsaldeko 20:00etan, Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!