Eguraldiak lagundu ez arren Arditurrira joan ziren bizikletan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 27a, 01:00

ZIKUÑAKO Ama zikloturista taldeak irteera egin zuen joan den igandean. Animatu ziren neska-mutilekin Oiartzungo Arditurriko minetara joan ziren. Eguraldiak asko lagundu ez arren, guztira 11 neska-mutilek hartu zuten parte eta baita 9 helduk ere. Hernanitik autobusean joan ziren Oiartzuneraino eta handik minetaraino bizikletan joan ziren; eta oso gustora ibili ziren.

Bihar batzarra eta afaria
Bihar urteko batzarra izango dute Zikuñako Ama zikloturista taldekoek. Jardueren txostenaz, diru kontuetaz, 2009ko lizentzietaz, arropa berriaz eta 2009ko plangin-tzaz hitz egingo dute, besteak beste. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Ondoren denak elkarrekin afaltzera joango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!